2014/11/05

AUPA LAGUNAK!!!

Bloga zuen gustokoa izatea espero dut!
IKT-ak erabilita nik neuk egindako ariketak bildu ditut eta bloga begiratzen duzuen artean entzuteko abesti pare bat ere sartu ditut, nik neuk muntatuak!

2014/11/02

IKT-AK EGUNGO GIZARTEAN



   Gizartea etengabe aldatzen den errealitatea dugu eta aldaketa horietara moldatu beharra daukagu. Egungo gizartean Ikt-ak izugarrizko garrantzia hartzen ari dira; izan ere,  eguneroko hainbat eta hainbat eginkizunetarako ezinbestekoak ditugu dagoeneko. Hortaz, haietara moldatzea funtsezko ataza dugu bai nagusiok bai haurrek. 
   Komunikazioaren eta informazioaren gizartean bizi garen neurrian, haietan trebatzea ezinbestekoa dugu. Horra eskolaren eginkizun garrantzitsua: gure haurrak txikitatik mundu honetan sartzea, natibo digitalak sortuz, nagusiok eta baliabide eskasak ditugunok pairatzen dugun eten digitalari aurre egiteko. 
   Aipatutakoaz gain, ezin ahaz dezakegu IKT-ak baliabide ezin hobeak direla gure haur eta umeengan motibazioa pizteko eta haien arreta izateko; ezagutzak bereganatzeko eta, hortaz, garapenean aurrera egiteko; beti ere, bestelako baliabideei merezi duten lekua eta garrantzia kendu gabe; ez bailitzake inolaz ere egokia gure haurrak mundu birtual "hutsean" heztea; bestelako gaitasunen garapena bultzatzea ere ezinbestekoa baita; eta horretarako, errealitate ukigarria  bizi eta sentitzea beste modurik ez baitaukagu.

2014/11/01

2014/10/31

ZER EMAN AHAL DIOTE IKT-EK ESKOLARI?




Teknologia berriek hezkuntzari emango dizkioten aukeren gaineko bideo honek, gure umeek informazio eta teknologia berrien bidez zeinen ikaskuntza zabala burutu dezaketen ikus daiteke: taldean ikasi egiten dute, sarean ikasi egiten dute, ikaskuntza autonomoa egiten dute, proiektuka ikasten dute, ikaskuntza kolaboratiboa egiten dute, ekintza bidezko ikaskuntza burutzen dute…

2014/10/29

IKT-EN ERABILERAREN ADIBIDE EDER BAT!

Hona ikt-en erabileraren adibide praktiko bat Irantzu Txarroalde artistaren  esku eta bihotzetik.
Irudien bidez uraren prozesua azaltzen duen bideo ederra gero!

2014/10/28

ESKOLA FRANKISMOAN

Gaur, eskola azken urteotan zenbat aldatu den argi utziko dizuen bideoa uzten dizuet.
Nik neuk egina!!

2014/10/24

IPUINTXO LABUR-LABURRAK

Jar zaitezte eroso eta gozatu! Goiko web lekuan haur, gazte eta helduentzako audio ipuinak aurki ditzakezue. Neuk bakar batzuk baino ez ditut ekarri, baina egiozue bisita, merezi du eta.

2014/10/18

2014/10/14

GURUTZEGRAMA, ESALDIA ASMATU, HITZ EZKUTUA ASMATU

Hemen uzten dizkizuet IKT-ak erabilta online egindako hiru ariketa bat. Nahi duzuna lantzeko puzzleak sor daitezke Puzzle Maker webgunean!

2014/10/12

COLLAGE-AK

Hona Gimp programa librea erabilita egindako collage-ak. Denetariko ariketak prestatzeko erabat erabilgarria: aurkitu akatsak bezalako jolasak egin daitezke, margotzekoak... denetarikoak! HONDARTZA
OIHANA

2014/10/10

ALBISTEAK

Hona gure lehenengo bideo muntaia. Taldeka irudiak, bideoa eta audioak bilduta egindako albistegia!

2014/10/08

EZETZ ASMATU?

Hemen uzten dizuet Goear programa erabilita igotako asmakizuna! LAu programek mila aukera ematen dute!

2014/07/01